amuleweb

AMULEWEB(1)                     aMule lanabesak                    AMULEWEB(1)



IZENA
       amuleweb - aMule web zerbitzaria

LABURPENA
       amuleweb [-h <ostalaria>] [-p <ataka>] [-P <pasahitza>] [-f <bidea>]
       [-q] [-v] [-l <hizkuntza>] [-w] [-t <izena>] [-s <ataka>] [-z] [-Z] [-A
       <pasahitza>] [-G <pasahitza>] [-a] [-d] [-L] [-N]

       amuleweb [-f <bidea>] --create-config-from=<bidea>

       amuleweb [--help] [--version]

       amuleweb --amule-config-file=<bidea>

       amuleweb --no-php

AZALPENA
       amuleweb-ek web nabigatzaile baten bidezko zure sarrera kudetzaen du.
       amuleweb amule(1)-ekin batera edo beranduago edozein momentutan
       abiarazi dezakezu.  Aukerak komando lerro edo konfigurazio
       fitxategiaren bidez ezarri daitezke.  Komando lerro aukerak
       konfigurazio fitxategiarenen aurretik erabiltzen dira.

       -h, --host=<ostalaria>
              Amule abiarazirik dagoen ostalaria (lehenetsia: localhost).
              <ostalaria> IP helbide edo DNS izen bat izan behar da.

       -p, --port=<ataka>
              aMule-ren kanpo konexioetarako ataka, Hobespenak->Urruneko
              Kontrolak atalean ezarririk dagoen bezala (lehenetsia: 4712)

       -P, --password=<pasahitza>
              Kanpo Konexioetarako pasahitza

       -f, --config-file=<bidea>
              emandako konfigurazio fitxategia erabili.  Lehenetsiriko
              konfigurazio fitxategia ~/.aMule/remote.conf da.

       -q, --quiet
              ez irteerarik inprimatu irteera estandarrean.  -q erabili
              dezakezu web zerbitzaria deabru bezala erabiltzeko, adib
              'amuleweb -q &'

       -v, --verbose
              luzea izan - arazpen mezuak ere ikusi

       -l, --locale=<hizkuntza>
              Programaren lokalak ezartzen ditu (hizkuntza).  OHARRAK atala
              irakurri <hizkuntza> parametroaz gehiago jakiteko.

       -w, --write-config
              komando lerroko aukerak konfigurazio fitxategian gorde eta irten

       --create-config-from=<bidea>
              konfigurazio fitxategia <bidea> oinarriturik egin, zein aMule
              konfigurazio fitxategiaren bidea izan behar da eta irten

       -t, --template=<izena>
              <izena> izeneko txantiloia kargarzen du. Ikusi: GAI ONARPENA

       -s, --server-port=<ataka>
              Web zerbitzariaren HTTP ataka. Nabigatzailean irekitzeko
              erabiliko den ataka (lehenetsia: 4711)

       -z, --enable-gzip
              HTTP trafikoan sare zabalera aurrezteko gzip konpresioa gaitu

       -Z, --disable-gzip
              gzip konpresioa erabiltzea ezgaitu (lehenespena)

       -A, --admin-pass=<pasahitza>
              web zerbitzariaren sarrera osorako pasahitza

       -G, --guest-pass=<pasahitza>
              web zerbitzariaren gonbidatu pasahitza

       -a, --allow-guest
              Gonbidatu sarrera onartu

       -d, --deny-guest
              Gonbidatu sarrera ezgaitu (lehenespena)

       -L, --load-settings
              Webzerbitzari ezarpenak urruneko aMuletik/aMulen kargatu/gorde.
              Honek amuleweb-ek komando lerroko eta konfigurazio fitxategiko
              ezarpenak alde batetara uztea eta aMule-tik kargatzea eragiten
              du. Hobespenak gordetzerakoan konfigurazio fitxategian beharrean
              aMule-n gordeko dira.  (Noski. honek ezarpen hauetarako bakarrik
              funtzionatzen du, aMule-ren Hobespenak->Urruneko Kontrolean
              ezarri daitezke)

       -N, --no-script-cache
              PHP orriak eskaera bakoitzean birkonpilatu

       --amule-config-file=<bidea>
              aMule konfigurazio fitxategiaren bidea.  EZ ZUZENEAN ERABILI
              aMule-k aukera hau amuleweb aMulerekin batera abiaraztean
              erabiltzen du.  Aukera honek komando lerroko eta konfigruazio
              fitxategiko ezarpenak alde batetara uztea eragiten du,
              hobespenak emandako konfigurazio fitxategitik irakurriko dira,
              eta -q -L aukerak ere adierazten ditu.

       --help Erabilera laguntza argibideak bisatarazi eta irten

       --version
              Programa bertsio argibideak bistarazi eta irten

OHARRAK
   Bideak
       Fitxategi bat bide absolutua eman gabe ezarri ezkero ((Adib. fitxategi
       izen arrunta, --path=remote.conf bezalakoa), orduan fitxategi hori
       aMule konfigurazio direktorioan (~/.aMule) bilatuko da.

   Hizkuntzak
       -l aukeraren <hizkuntza> parametroa hurrengo formatukoa da:
       hizkuntza[_HIZKUNTZA][.kodeketa][@aldagaia] non hizkuntza hizkuntza
       nagusia, HIZKUNTZA azpihizkuntz/kokapena, kodeketak karkatere jokoa
       diren eta aldagaia-k erabiltzaileari kategoria hizkuntza aldagaiak
       erabiltzeko aukera ematen du"

       Adibdiez, hurrengo kateak egokiak dira:
       eu
       eu_FR
       eu_ES.iso88591
       de_DE@euro
       de_DE.iso88591@euro

       Kontutan izan goiko kate guztiak hizkuntz definizio zuzenak direla nahi
       ez kodeketak eta aldagaia erabili.

       Goiko formatuaz gain, hizkuntzaren Ingelesezko izen osoaz ere ezarri
       dezakezu - beraz -l german egokia da eta -l de_DE erabiltzearen berdina
       da.

       Ez denean konfigurazio fitxategian edo komando lerroan lokalik ezartzen
       sistemaren lehenetsia erabiliko da.

GAI ONARPENA
       amuleweb informazio gai ezberdinetan erakusteko gai da.  Gai hauek
       txantiloi deitzen dira, amuleweb-ek txantiloi bat kargatzeko -t komando
       lerroaren bidez.  Txantiloiak bi kokapenetan bilatzen dira: lehenik
       ~/.aMule/webserver/-ean eta gero $(pkgdatadir)/webserver/-en
       ($(pkgdatadir) arkitekturatik independiente diren datuen instalazio
       kokapena da, normalena /usr/share/amule antzeko zerbait).  Txantiloi
       bakoitza bere izen berdineko azpikarpeta batetan egon behar da, eta
       azpikarpeta honek gaiak behar dituen fitxategi guztiak eduki behar
       ditu.  Erabiltzen ari den txantiloi izena aMule.tmpl izan behar da.

       Adibidez, lehenetsiriko txantiloia ('default' izekoa)
       webserver/default/-en dago eta direktorio honek aMule.tmpl etairudi
       fitxategi anitz ditu.

FITXATEGIAK
       ~/.aMule/remote.conf
       ~/.aMule/webserver/
       $(pkgdatadir)/webserver/

ADIBIDEA
       Normalean amuleweb lehenengoz horrela abiarazi behar da:

       amuleweb -h ostalaria -p ECataka -P ECpasahitza -s HTTPataka -A
       AdminPasahitza -w

       edo

       amuleweb --create-config-from=/home/username/.aMule/amule.conf

       Honek ezarpenak $HOME/.aMule/remote.conf-en gordeko ditu eta gero hau
       egin beharko duzu:

       amuleweb

       Noski lehenengo adibidean bainon aukera gehiago edo gutxiago erabili
       ditzazkezu edo aukerarik gabe abiarazi.

ZORRIEN BERRI EMATEN
       Mesedez zorrien berri emateko gure foroa (http://forum.amule.org/), edo
       gure zorri kudeatzai$Mesedez ez eman zorrien berri epostaz, ez gure
       eposta zerrendan ez taldeko partaideei.

COPYRIGHT
       aMule eta inguruneko lanabes guztiak GNU Lizentzia Publiko Orokorraz
       banatzen dira.

IKUSI ERE
       amule(1), amulecmd(1)



aMule web zerbitzarua v2.0.0     2005 Martxoa                      AMULEWEB(1)